DEL PUERTO

Automobilaren konponketa

TEL. 943 260606

tailerra

Tailer zerbitzuak

Hamabost urte baino gehiago autoen salerosketa lanetan egin eta gero, 2000. urtean, lau gazte saiatuk beren indarrak batu eta erronka berri bati aurre egitea erabaki zuten. Hain zuzen ere, beren enpresa sortu eta "Askasibar Autoak" eta "Delpuerto Reparación del Automóvil" eratu zituzten.

"Delpuerto Reparación del Automóvil"-eko tailerrean merkatuko instalazio tekniko eta tresna aurreratuenak erabiltzen dituzte. Era berean, langileek etengabeko hobekuntza planak betetzen dituzte, eta honela, teknikariek ibilgailuetan ezarritako gailu berrienak ezagutzeko gai dira.

Elektromekanika, ABS edo aire girotuari buruzko ezagutzak nabarmentzekoak dira, ibilgailuen mekanika eta mantentze orokorrari buruzkoez gain, jakina.

Era berean, aipagarria da enpresak langile kopurua handitu izana eta sektorearen barruan maila bat gora egin izana, BOSCH CAR SERVICE ziurtagiria eskuratu duelako. Ziurtagiri honek marka guztietako edozein ibilgailu berriren mantentzea egiteko gaitasuna duela tailerrak egiaztatzen du.