ASKASIBAR - AUTOAK

Bigarren eskuko ibilgailuak

TEL. 943 260606

Instalazioak

Enpresa

Hamabost urte baino gehiago autoen salerosketa lanetan egin eta gero, 2000. urtean, lau gazte saiatuk beren indarrak batu eta erronka berri bati aurre egitea erabaki zuten. Hain zuzen ere, beren enpresa sortu eta "Askasibar Autoak" eta "Delpuerto Reparación del Automóvil" eratu zituzten..

Egun, hamarkada baten ostean, marka eta maila guztietako bigarren eskuko autoen salmentan Gipuzkoan diharduten enpresa lehiakorrenetako bat da.

250 metroko erakusketa gunea eta beste 3000 metroko azalera dauka kanpoaldean enpresak. Horrez gain, matxurak hauteman eta konpontzeko, eta ibilgailuen mantentzea burutzeko puntako teknologiaz hornitutako tailerra ere badago. Era berean, agirien tramitazioa kudeatzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu (izen emateak, baja emateak, etab.), aseguru-etxeekin egin beharreko harremanak, baita finantziazioa ere.

Beraz, sektorean zaildutako kideek osatutako enpresa da honakoa, beren kalitate eta eraginkortasunaren bermea eskaintzen dutenak, hala bezeroari eskainitako arretari dagokionez, nola azterketa guztiak gainditu ostean eta berme osoz saldutako ibilgailuen erantzunaren aldetik.

Azkenik, "Askasibar Autoak" eta "Delpuerto Reparación del Automóvil"-en aldetik eskerrak eman nahi dizkie bezeroei beren leialtasunagatik eta helburu berrien bila abiatzeko emaniko laguntzarengatik.